XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Au esaten duena Portillo historiagillea da, Razón de Fe deritzan aldizkarian, 1915, 295-296 orrialdeetan.

Beti izan zuan musika-zaletasuna Iñigo`k eta Erroma`n zaartzaroko gaixotasunak gaintzeko musikak asko laguntzen zion.

Orregaitik eskatzen zion Lagundiko aita Frusio`ri klabikornioa jotzeko eta beste anai koajutore bateri kantatzeko, abots ederra bait zuen onek.

Iñigo kapitan gudaria izana zan; baiña, Loiola baillerako musikak eta dantzak bere gogoan itsatsita zeramazkin eta orduko zaletasunak ez zitun guztiak aaztu, arazo larriekin bere barruan estalita bazitun ere....

Egun batez, organoa jotzen entzun ondoren, onela esan zion aita Ribadeneira`ri: Nere gogoa beteko ba`nu, Jesus`en Lagundian kantua eta koroa ipiñiko nituzke...

Baiña ez zitun ipiñi, gizonak lanerako libreago egon zitezen.

Beste orrenbeste gertatzen zitzaion izadia eta naturaren aurrean: goiko zeru urdiñak eta mendi orlegiak ikusi ondoren, barru-barruko eragiña izan oi zuan beti.

Badirudi Iñigo soldadu zaarra gaztain-morkotza legorra izango zala.

Oiek, ordea, itxurak besterik ez ziran.

Arazo larrietan sartutako gizonak orretarako astirik ez zuela dirudi, sentimentuentzako, alegia; baiña, gaiñeko soiñeko besterik ez zan ori.

Barruan, euskaldun mendikoi sentimentalak ziraun.

Jesus`en Lagundiak, Iñigo`ren asmoetan, uri aundietan egin bear zuan bere lana; baiña, bere Lagundiarentzat, beretzako bezela.

etxebaserriak maite zitun eta alantxe agintzen die etxeak toki erosoan jasotzeko izadiarekin artu-emanak ez galtzeko eran.

Bera ere, Lagundiaren Kostituzioak idazteko, lagun baten baratzara joan oi zan aulki eta maitxo batekin.

Giro artan, bere etxeko giroan, lana obeto ateratzen zitzaion.

Iñigo eta Euskera Iñigo, Loiola`ko baillaran ezia eta baserri-esnea egotzia, euskalduna zan mamiraiño.

Euskeraz bazekian eta orregaitik aita Araoz`ek, besteak aditzerik nai ez duenean, Iñigo`ri idaztean, euskal itzak sartzen dizkio tarteka.

Berak, Iñigo`k, ez dakigu euskeraz idatzi zuenik; baiña, Azpeitia`ko kaleetan bere parrandako lagunekin euskeraz itz egin bear, gaur bertan ere ez bait da besterik egiten.

Orduan areago.

Bere lanetan ez dago euskerazko itzik; baiña euskera dago bere idaz-lanen mamian.

Itzak erdaldunak dira; barruko josketa eta mamia, ordea, oiek euskaldunak dira.

Euskeraz ezitako gizon batenak.

Badira gaurko egunez makiña bat idazle beuren buruak euskalduntzat dauzkatenak idaztean itz euskaldunak erabiltzen dituztelako.

Itzak euskaldun eta joskera eta mamia erdaldun.